'Bertsoa.eus'-ek webgunea eraberritu du

2017ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
INTERNET. Itxura berritu du bertsolaritzaren inguruko Bertsoa.eus guneak. Bilaketak errazteko aukerak zabaldu dituzte, eta, 7.000 bertsoaldiko ondarean, bertsolariaren eta saioen arabera bilatu ahalko da. Badira hamaika urte gunea zabaldu zutela, eta, saioez gain, albisteak, erreportajeak eta elkarrizketak argitaratu dituzte. Eduki asko pilatu dituzte urteotan, besteak beste bertso emanaldien bideoak. «Horien artean bilatzea errazte aldera egin dugu aldaketa, erabiltzaile esperientzia hobetu nahian», azaldu du Bertsoa.eus guneko Amaia Goikoetxeak. Izan ere, diseinu berrian lehentasuna emango diete ikus-entzunezkoei. Aldaketaren bidez, udazkenean hasiko den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren kontakizun «osoagoa» egin nahi dute.

Codesyntaxek berritu du webgunea, Iametzak sortu du datu-base berria eta Abaraskak egin du diseinua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.