'Conquis'-en abentura, astean bitan

ETB2ko iraupen 'reality'-a astelehen eta astearte gauetan emango dute. Atalak noiznahi ikusi ahalko dira ETB On plataforman.

'Conquis'-en 22. denboraldiaren aurkezpena, herenegun. ETB
'Conquis'-en 22. denboraldiaren aurkezpena, herenegun. ETB
urtzi urkizu
2026ko urtarrilaren 14a
11:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azkeneko asteetan ari ziren «bikoitza» hitza iragarkietan aipatzen, El conquistador del fin del mundo saioak 22. denboraldia izango baitu. Argitu da misterioa: denboraldi honetan, ETB2 kateak astelehen eta astearte gauetan emango du Conquis-en abentura. Astean bitan, beraz.

Herenegun egin zuten aurtengo denboraldiaren aurkezpen gala. Han jakinarazi zuten zein izango diren aurtengo 31 lehiakideak. Dominikar Errepublikako Los Haitises parke naturalean egingo dute aurten programa.

Joan den astean, ETBk jakinarazi zuen abenturak hiru aurkezle izango dituela aurten: Lur Errekondorekin eta Patxi Alonsorekin batera, Julian Iantzi ere ariko da. 20. eta 21. denboraldietan, Iantzi ez zen aurkezle aritu Amerikako abenturan, baina lehen hemeretzi denboraldietan bai. TVEk egin zuen bertsioa ere Iantzik aurkeztu zuen 2023an.

Conquis-en eskaintza bi egunekoa izanda, La noche de... zinema saioa asteazken gauetan emango dute datorren astetik aurrera. Aurreko urteetan asteazkenetan eman izan dute Conquis-en eztabaida saioa, platoan, baina, antza denez, aurten ez da halakorik izango. Aurreko denboraldian eztabaida saioak ikusle datu apalak izan zituen, duela urte batzuetakoekin alderatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.