Egunean Behin jokoaren 20. denboraldia astelehenean hasiko da

Martxoaren 29ra arte iraungo du denboraldi berriak. BERRIA babesleetako bat izango da, eta Korrika, sustatzaileetako bat.

Egunean Behin jokoa. CODESYNTAX
Egunean Behin jokoa. CODESYNTAX
urtzi urkizu
2026ko urtarrilaren 30a
10:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jokoak izan ohi duen atseden denbora joan da, eta bueltan da Egunean Behin. Datorren astelehenean hasiko da sakelako telefonoetarako euskarazko jokoaren hogeigarren denboraldia. Korrika izango da denboraldi honetako sustatzaileetako bat. Codesyntax enpresakoek iragarri dutenez, Korrikarekin batera egingo dute bidea: jokoaren hogeigarren denboraldia eta Korrika egun berean amaituko dira, martxoaren 29an. Sarien sustatzailea Begi Bistan turismo jasangarriko esperientziak eskaintzen dituen enpresa izango da. Denboraldiko babesleen artean dago BERRIA egunkaria ere.

Denboraldi honetan aldaketak egingo dituzte sarien arautegian. Aukerak zabaltzeko, asteko eta denboraldiko sarietan ez dira errepikatuko sarituak. Aplikazioan bertan emango dute horren berri egunotan.

Jokoaren dinamika ez da aldatu, ordea: erabiltzaileak hamar galdera laburri erantzun behar die. Ahalik eta zuzenen, ahalik eta bizkorren. Eta egunean behin baino ezin joka daiteke.

Euskarazko jokoak dituen datuak ez dira nolanahikoak: zazpi urtean, hogei denboraldi; 65 milioi partida jokatu dira; 60.000 lagun aritu ohi dira jokoan; eta 80.000 galderari baino gehiagori erantzun behar izan diete erabiltzaileek. Denboraldi berrian, Korrikari dagozkion galderak ez dira faltako. Ezin bestela izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.