'Eneagrama' eta 'Benetan zabiz?' bideopodcastek denboraldi berria hasi dute

'Eneagrama'-ren bigarren denboraldiko lehen elkarrizketatua Izaro Andres izan da. Julen eta Antton Telleria gonbidatu dituzte 'Benetan zabiz?'-era.

Katixa Agirre 'Eneagrama' bideopodcastaren aurkezlea. EITB
Katixa Agirre 'Eneagrama' bideopodcastaren aurkezlea. EITB
urtzi urkizu
2025eko urriaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

EITB taldeko bi bideopodcast arrakastatsuk egunotan hasi dituzte denboraldi berriak. Katixa Agirre irakasle, idazle eta gidoilariak gidatzen duen Eneagrama podcastak bigarren denboraldia hasi du, eta Izaro Andres musikaria izan da lehen gonbidatua. Datozen asteetan, beste honako hauek izango dira saioan: Amancay Gaztañaga, Jon Plazaola, Uxue Alberdi, Jurgi Ekiza, Irati Jimenez, Lara Izagirre, Xabier Mendiguren Elizegi, Amaia Elizaran eta Itxaso Paya. Bideopodcastean, Jokin Ameztoik jarraituko du, gonbidatuaren eneatipoari buruz esateko duena aipatuz.

Denboraldi berria hasi dute Aitziber Gradosek —aurreko denboraldian ETB1eko Linbo saioa aurkezten aritu zen— eta Malen Altunak ere —berriemaile aritu zen uztailean Uda-pasa saioan—: Benetan zabiz? bideopodcastaren seigarren denboraldiaren bi atal ikusi edo entzun daitezke dagoeneko EITBren Guau plataforman. Bigarren atalean, Antton eta Julen Telleria Gaztea-ko Dida saioko esatariak elkarrizketatu dituzte. Anaitasunak dakarrena du izenburu atalak. Arrosali kolaboratzaileak eztabaidarako tartea zabaldu die, hiru minutuan bakoitzak bere postura defendatu behar izan du: «Harreman irekien alde ala kontra? Umeak ezkontzetan, bai edo ez?».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.