ETB

ETB1ek 'Altxa komedia' bakarrizketa saioa emango du gaur

Primeran plataforman ikusgai daude bakarrizketa guztiak. Hamabi umoristak parte hartzen dute.

ETB1eko 'Altxa komedia' bakarrizketa saioa. ETB
ETB1eko 'Altxa komedia' bakarrizketa saioa. ETB
urtzi urkizu
2024ko apirilaren 9a
05:00
Entzun

Stand-up comedy generoa Euskal Telebistara iritsi da: Altxa komedia estreinatuko du gaur ETB1ek, 22:15ean. Umore adierazpide horren lehen pausoak ari dira ematen Euskal Herrian. Hortaz, eredu horretan hasiak diren bakarrizketagileen uzta pantailaratuko du programa berriak euskarazko katean. Primeran plataforman bakarrizketa horiek abenduaren 28tik daude ikusgai.

Azpeitiko (Gipuzkoa) San Agustin aretoan grabatu zuten emanaldi hura. Punta-puntako umoristekin gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek: Nerea Arriola, Mirari Martiarena, Julen Axpe, Iker Plazaola, Ana Goitia, Julen Portillo, Maialen Sorzabalbere, Eñaut Zuazo, Mikel Irazusta, Ion Martinez Txiki, Esti Curiel eta Maria Blanco.

EITB Taldean, gainera, Gazteak ekoitzitako 'Zutunik' bakarrizketa programa ematen ari dira. Divina Comedyaren eta Maialen Sorzabalbereren bakarrizketak sareratu dituzte orain arte —Gaztearen Youtubeko kanalean daude ikusgai—.

Filmin ordainpeko plataforman, berriz, Antton Telleriaren Nekatutak ikuskizuna dago ikusgai —euskaraz, gaztelaniazko azpidatziekin—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.