ETB1eko 'Hitzetik hortzera'-k gaur amaituko du denboraldia

Denboraldiko azken atala. BERTSOZALE.
urtzi urkizu
2022ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Bertsozale elkarteak eta ETBk adostuta dituzten urteko atalak egin ostean, gaur amaituko du denboraldia Hitzetik hortzera bertsolaritza saioak (21:00). Atal berezia izango da, etorkizunari begira jarriko baitira: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala Iruñean jokatuko dute aurten; hori dela eta, erabakiak Nafarroako bertso ekosisteman izan dezakeen eraginaz mintzatuko dira bi lagunekin: Ander Perez Nafarroako Bertsozale Elkarteko langilearekin eta Sarai Robles Iruñerriko bertsolariarekin. Aurreko lau finalak Barakaldon (Bizkaia) jokatu ziren, eta BECeko finaletako bertso antologia txiki bat egingo dute gaurko programan. Horrez gain, Izpuran (Nafarroa Beherea) ospatutako Bertso Eguneko bertsoaldi batzuk entzun ahalko dira. Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Sustrai Colina aritu ziren bertsotan, Aimar Karrikaren gidaritzapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.