ETBk zuzenean emango du Athleticen eta Realaren arteko finalerdia

Asteazkenean jokatuko dute Athleticek eta Realak, Bilbon, eta ETB1en zein ETB On plataforman ikusi ahalko da lehia, 21:00etan. Donostiako itzulerakoa ere emango du ETBk, martxoaren 4an.

Athletic eta Reala, Espainiako Ligako azken lehian. ARITZ LOIOLA / FOKU
Athletic eta Reala, Espainiako Ligako azken lehian. ARITZ LOIOLA / FOKU
urtzi urkizu
2026ko otsailaren 9a
19:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Kopako bi finalerdietako bat jokatuko dute Athleticek eta Realak, eta euskaraz eta doan ikusteko aukera izango da. Asteazkenean, Bilboko San Mames zelaian, aurrez aurre izango dira Athletic eta Reala. ETB1 kateak eta ETB On Interneteko plataformak zuzenean emango dute lehia, 21:00etan.

EITBk RTVErekin duen lankidetza ildoaren barruan, euskal taldeen finalerdiak eta Sevillako (Espainia) finala euskaraz emango ditu EITBk.

Asteazkenean, 20:40an hasiko du ETBk Koparen bila saio berezia. Amane Ibañez kazetariak gidatuko du emankizuna, eta alboan izango du Jon Balentziaga, estadioan, baita Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Gorka Iraizoz ere, kontakizuna egiten. Eriz Hernandez eta Asier Aranguren ariko dira elkarrizketak egiten. Partida amaitu bezain laster, analisiak egingo dituzte.

ETB2 katean ere programazio berezia prestatu dute asteazkenerako: 17:30ean hasi eta partida iritsi arte, hiru ordu eta erdiko Euskadi Quédate berezia aurkeztuko du Odei Esnaolak Bilbon.

Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere egingo dute partiden zuzeneko emanaldia. Kirolakeitb.eus atari berrian ere ikusi ahalko da norgehiagoka.

Martxoaren 4an jokatuko dute bi euskal taldeek itzulerako partida, Donostian. Eta lehia hori ere zuzenean ikusi ahalko da ETBn zein TVEn.

Espainiako Kopako finala apirilean jokatuko da, Sevillan. Beste finalerdian Bartzelona eta Athletico Madril ariko dira aurrez aurre.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.