Euskadi Irratiak Istorio Laburren I. Lehiaketa sortu du

Gaia librea da, baina lanek, gehienez, ehun hitzekoak beharko dute izan. Apirilaren 30era arte bidal daitezke istorioak.

EITB taldearen irratiak. EITB
EITB taldearen irratiak. EITB
urtzi urkizu
2026ko apirilaren 1a
10:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Istorio laburren lehiaketa bat antolatu du Euskadi Irratiko Amarauna saioak. «Ehun hitz nahikoak izan daitezke hunkitzeko, urduritzeko, beldurtzeko, barrez lehertzeko edo negar eginarazteko. Irudimena askatzea da gakoa», azaldu du EITB taldeko euskarazko kate publikoak.

Idatzizko kontakizun laburrak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Inon argitaratu gabeak eta inongo literatur lehiaketatan saririk eskuratu gabeak izan beharko dute istorio horiek. Parte hartzeko derrigorrezkoa izango da 18 urte baino gehiago izatea. Parte hartzaileek, era berean, konpromisoa hartuko dute adimen artifizialeko tresnen bidez sortutako testurik ez bidaltzeko.

Istorio Laburren I. Lehiaketako lanak posta elektronikoz bidali behar dira, amarauna@eitb.eus helbidera.

Literatur munduarekin lotutako epaimahaikideek aukeratuko dituzte finalistak. Azken faserako aukeratutako lanak Amarauna irratsaioan irakurriko dituzte, esatarien ahotsean. Eta entzuleek botoa emateko aukera izango dute gero.

Finala ekainaren 28an izango da. Hiru sari banatuko dituzte: lehenengo saria 600 eurokoa, bigarren saria 300 eurokoa, eta hirugarrena, 100 eurokoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA