Filminek ikusgai jarri du Muguruzaren 'Bidasoa 2018-2023' lana

iraia vieira gil
2023ko azaroaren 18a
05:00
Entzun

Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen Fermin Muguruza Kortatu eta Negu Gorriak rock taldeen sortzaileak esku artean zuen ikerketa dokumentala: Bidasoa 2018-2023. 2018an, Frantziak Bidasoaldeko mugan ezarri zituen kontrol arrazistak salatu eta horietan hildako hamar pertsonak gogora ekarri nahi ditu lanak. Bestalde, ahotsa eman nahi die mugako alde bietan lan egiten duten Harrera Sareko eta Bidasoa Etorkinekin elkarteko aktibistei, esaterako. Lana estreinatuta, Filmin plataformak ikusgai jarri du bere webgunean.

Arrazakeria gaitzesteko bere lehen lana ez bada ere, oraingo honetan hasieratik izan zuen argi egoera hori bizi izan zutenen testigantzak bildu nahi zituela. Hala, indarkeriaren biktimen izen-abizenak, adina, jatorria, ibilbidea eta ametsak zeintzuk ziren kontatzen dio ikusleari. Zenbakiak besterik ez direla erakutsi nahi dio, besteak beste, publikoari.

Ibaiaren sinbolismoak ere garrantzi berezia hartzen du dokumentalean. Espainiak eta Frantziak zona hori euren egin dutela salatzen du, baina, errealitatean, Euskal Herriaren parte dela. Muga administratiboa dela erakusten du Muguruzak, eta Amets izeneko protagonistaren bitartez ideia hori helarazten saiatuko da pantailaz harago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.