'Gara'-ren 'Gaur8' astekariak 1.000. zenbakia ospatuko du

Ia hogei urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldi berezi bat egingo dute etzi, Errenterian (Gipuzkoa). Larunbatean argitaratuko dute 1.000. zenbakia.

Amagoia Mujika Telleria, 'Gaur8' astekariaren zuzendaria. GORKA RUBIO / FOKU
Amagoia Mujika Telleria, 'Gaur8' astekariaren zuzendaria. GORKA RUBIO / FOKU
urtzi urkizu
2026ko urriaren 13a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskarazko astekari bat argitaratu du larunbatero azken bi hamarkadetan Gara egunkariak: Gaur8. 2007ko martxoaren 10ean kaleratu zuten lehen zenbakia, eta  larunbatean argitaratuko dute 1.000. zenbakia. Hori ospatzeko, ekitaldi berezi bat egingo dute, etzi, Errenterian (Gipuzkoa), Lekuona fabrikan, 18:30ean. Gaur8-ko «komunitate zabala» han biltzeko deialdia egin dute. Naiz irratiak saio berezi bat egingo du, 18:00etatik aurrera. Iragarri dutenez, ekitaldian denetarik izango da: musika, bertsoak, umorea, kolaboratzaileen ekarpenak eta hitzaldiak. «Bidelagun izan diren guztiei» bertaratzeko gonbita egin diete.

Ekitaldian Euskal Herriko eragile politiko, instituzional eta sozial nagusietako ordezkariak izatea nahiko lukete, Gaur8-ko irakurleen komunitatearekin batera.

Paperezko edizioaz gain, astekariak webgune propioa ere badu. Amagoia Mujika Telleria kazetariak zuzentzen du astekaria, Mila leiho zabalik hasierako leloari eutsita. «Euskaraz eta gaur zortziko ikusmiran, mundu oso bat lantzea eta mundu oso bati lekua egitea izan da xedea», diote Gara-ko eta Naiz-eko kideek. Egunotan kanpaina berezi bat egin dute astekariaren ezaugarriak nabarmentzeko.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA