'Go!azen'-en hamabigarren denboraldian sei aktore berri ariko dira

Ainhoa Tabuyo, Leire Nuñez, Jon Alonso, Josu Iriarte, Luken Urruzmendi eta Yan Pinto izango dira aktore berriak.

'Go!azen' telesailaren hamabigarren denboraldiko aktoreak. ETB
'Go!azen' telesailaren hamabigarren denboraldiko aktoreak. ETB
urtzi urkizu
2025eko ekainaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hamabigarren denboraldia grabatuko dute uda honetan. Hamabigarrena dagoeneko, eta Go!azen telesailean aktore berriak eta aurreko denboraldietan aritutakoak elkartuko dira Basakabin. Beste sei pertsonaia egongo dira aurten Pausoka ekoiztetxearen telesailean: Karla (Ainhoa Tabuyo), Maren (Leire Nuñez), Roke (Jon Alonso), Azpi (Yan Pinto), Ekaitz (Josu Iriarte) eta Gaizka (Luken Urruzmendi).

Haiekin batera, Oihane (Garazi Urkola), Izar (Irati Marin), Alaia (Adriana Sanchez), Bosko (Ander Aierza), Maitane (Nerea Arriola) eta Garazi (Nerea Elizalde) ibiliko dira Basakabiko abenturetan. Monitore lanetan ariko da aurten Garazi (Nerea Elizalde).

Udalekuko zuzendaria Maitane izango da, eta ideia berritzaileren bat izango du. Baina ikasle gehienak aurka izango ditu. EITBk iragarri du denboraldi berriak misterioa, abenturak, gaztaroko maitasuna, komedia eta drama izango dituela.

Azkeneko urteetan bezala, Iker Lauroba musikariak sortutako musika eta hitzak oinarri dituen bideoklipa grabatuko dute Go!azen-eko aktoreek. Uda honetako bideoklipa aste honetan grabatu dute Irungo (Gipuzkoa) Txingudi Ekoetxean, Plaiaundiko parke ekologikoan.

Pausoka ekoiztetxeak Irabazi arte telesailaren hurrengo denboraldia ere grabatuko du uda honetan. Gauzak ondo bidean, azaroan estreinatuko du EITBk Go!azen 12, eta datorren urteko otsailean Irabazi arte 5.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.