'Go!azen'-eko hamargarren denboraldia, Primeran-en, estreinakoz

Saileko grabaketa bat. M. ANDRES / FOKU.
iraia vieira gil
2023ko azaroaren 10a
00:00
Entzun

Go!azen saileko hamargarren denboraldia ikusgai egongo da, gaurtik, Primeran plataforman. ETB1ek, bere aldetik, azaroaren 17tik aurrera emitituko du. Hamargarren denboraldiko atalak kontuan hartuta, ehun saio baino gehiago izango ditu Basakabi barnetegiko istorioak biltzen dituen saioak. Telesailak ere hamar urte beteko dituenez, protagonistek azken urteotan kantatu dituzten abestiek osatuko dute denboraldi berriko bideoklipa. Basakabitik mundura du izenburu.

Ikusleek Go!azen-eko aurrestreinaldira joateko aukera izango dute bihar, Iruñeko Baluarten, 17:30ean. Lau euro balioko dute sarrerek, eta irabaziak EITB Maratoirako izango dira. Aurtengo kanpainak minbizia babestuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.