'Go!azen'-en denboraldi berria ostiralean hasiko da

Go!azen-eko aktoreak. ETB.
urtzi urkizu
Donostia
2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETB1eko Go!azen telesailaren denboraldi berria etzi hasiko da, 21:00etan —larunbatetan ETB3n ere emango dute, 15:30ean—. Aurreneko aldiz, Ipar Euskal Herriko aktore bat arituko da: Joanes Etxebeste Sarako (Lapurdi) gazteak 18 urte ditu, eta Ibairen rola jokatuko du. Gainera, telesailaren historian lehen aldiz, entzumen murriztua duen pertsonaia bat egongo da: Iraia. Malen Azpirozek jokatuko du rol hori. Beste bi aktore gazte berri egongo dira: Iñaki Mujika eta Julen Castillo. Aitor Beltran —Soinujolearen semea— aktoreak ere parte hartuko du denboraldi berrian.

Ohiko moduan, neska-mutikoei zuzendutako fikzioa EITBren webgunean eta Go!azen-en aplikazioan ere ikusi ahalko da. Aplikazioan, gainera, pertsonaiek Goatsapp taldera bidaltzen dituzten mezuak, argazkiak eta bideoak ikusi ahalko dira. Fikzioak kontuak ditu Instagramen, Twitterren, Facebooken eta Tiktoken.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.