'Gure lema' da 'Go!azen'-en bideoklip berria

Iker Lauroba musikariak sortu du kanta. Gipuzkoan grabatu dute: Hondarribian, Irunen eta Donostian.

'Go!azen'-eko hamabigarren denboraldiko aktoreak. ETB
'Go!azen'-eko hamabigarren denboraldiko aktoreak. ETB
urtzi urkizu
2025eko uztailaren 10a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hondarribiko hondartza eta kaia, Txingudiko Ekoetxea, Euskotrenen Ficobako (Irun) eta Loiolako (Donostia) geltokiak eta Plaiaundi Parke Ekologikoa (Gipuzkoa) ageri dira Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldiaren bideoklipean. Iker Lauroba musikariak sortu du kanta, beste hainbat urtetan egin duen moduan. Gure lema du izenburua kantak. «Euskara da gure lema/ askatzen gaituena...», kantatzen dute ETBko telesailaren aktore gazteek.

'Go!azen-'en bideoklip berria.

Telesailaren hamabigarren denboraldian sei aktore berri ariko dira: Ainhoa Tabuyo, Leire Nuñez, Jon Alonso, Josu Iriarte, Luken Urruzmendi eta Yan Pinto. Bideoklipean ageri dira guztiak, beste bost aktorerekin batera: Nerea Elizalde, Garazi Urkola, Ander Aierza, Irati Marin eta Adriana Sanchez.

Bestalde, Makusi plataformak Go!azen-en grabaketa bertatik bertara ezagutzeko txango bat antolatu du. Hamar lagunek izango dute horretarako aukera —zozketa egingo dute—. Hilaren 16a baino lehen eman behar da izena Makusiren webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.