Hamabost urteko zigorra Pham Chi Dung kazetariari
HANOI. Vietnamgo auzitegi batek hamabost urteko espetxe zigorra jarri dio Pham Chi Dung kazetariari. Halaber, 11 urteko zigorra jarri die Nguyen Tuong Thuy eta Le Huu Minh Tuan kazetariei. Estatuaren kontrako «propaganda» zabaltzea leporatzen diete hiru kazetariei. Amnesty Internationalek zigorrak salatu ditu, eta prentsa askatasunaren aurkako erasotzat jo.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu