Hamaikak 'Mintzo zen' saioa estreinatuko du asteazkenean

Euskal Herriko musika eszenari buruzko bideopodcast bat da. Antonio Iriarte Ugarte musikariak aurkeztuko du.

Hamaikaren 'Mintzo zen' bideopodcasta. HAMAIKA
Hamaikaren 'Mintzo zen' bideopodcasta. HAMAIKA
urtzi urkizu
2026ko urriaren 31
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bideopodcastek telebista tradizionalera eta streaming plataformetara ere jauzi egin dute azkenaldian. Horren erakusle, Hamaika Telebistak azaroaren 4an Mintzo zen izeneko bideopodcast berria estreinatuko du. Euskal Herriko musika eszenari buruzko saio bat izango da.

Musikariak eta musika sektoreko profesionalak izango dira podcasteko protagonistak. Elkarrizketen bidez, gonbidatuen ibilbideak, bizipenak eta musikaren munduan izandako esperientziak ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Antonio Iriarte Ugarte musikariak egingo ditu aurkezle lanak. Atal bakoitzean, musikari, sortzaile edo sektoreko profesional batekin ariko da solasean.

Aurreneko atalean, Ibai Matxin Artika gonbidatuko dute. NoMercy zigilu independentearen sortzailea eta musika ekoizlea da, besteak beste. Estreinako saio horretan, SGAE elkarteaz eta egile eskubideei buruz mintzatuko dira, baita musika industriaren funtzionamenduari buruz ere.

Asteazkenero 22:00etan emango du Hamaikak Mintzo zen saioa. Euskarazko katearen webgunean eta Youtubeko kanalean ere ikusi ahalko da.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA