Hendaiako, Hondarribiko eta Irungo 'Hitza'-k, sarean

2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
INTERNET. Hendaiak, Hondarribiak eta Irunek ere, Euskal Herriko beste herri askok bezala, badute dagoeneko beren Hitza sarean. Atzoz geroztik hiru herrietako berriak Asier Perez de Karkamo kazetariaren eskutik irakurri ahal izango dira, eta Oarso Bidasoko beste Hitzekin batera osatuko dute eskualdeko webgunea ere. Hendaiakoa Ipar Euskal Herriko lehen Hitza izango da, gainera. Hainbat ataletan banatuko da herri bakoitzeko Hitza. Irakurleen eskura daude Hendaia.hitza.info, Honda-rribia.hitza.info eta Irun. hitza.info sarean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.