Iholdi Beristain eta Yerai Vazquez aktoreak saritu dituzte Italian

Iholdi Beristain. GAZTEA.
urtzi urkizu
2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bi aktore euskaldun saritu dituzte Erromako Digital Media Fest websailen nazioarteko jaialdian: Iholdi Beristaini taldeko emakumezko aktorerik onenaren saria eman diote, Daniel|a| websailean egindako lanagatik; eta YeraiVazquezi taldeko gizonezko aktorerik onenaren saria, Denboran bidaiatzeko gida osoa websailean egindako lanagatik.

Euskarazkoak dira bi websail horiek, eta osorik ikus daitezke Interneten: Daniel|a| Gaztearen Youtubeko kanalean, eta Denboran bidaiatzeko gida osoa, berriz, Bizkaiko A Film To Kill For ekoiztetxearen Vimeoko kanalean.

Iholdi Beristain musikaria ere bada. 2017an, ETBko Bago!az lehiaketa irabazi zuen. Gero,Go!azen telesailean aritu zen bi denboraldiz, aktore.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA