Izaskun Ellakuriaga kazetaria hil da, euskararen eta euskal kulturaren bultzatzaileetako bat, 53 urterekin, minbizi baten ondorioz. Gerediaga elkarteko komunikazio arduraduna zen, baita Durangoko Azokakoa ere. Urte askoan Bizkaia Irratian aritu zen esatari gisa.
Iurretakoa (Bizkaia) zen jaiotzez, eta kazetaritza ikasi zuen. Euskaldunon Egunkaria-n hasi zuen bere ibilbide profesionala. Praktikak bertan egin zituen, eta, gero, bertsolaritzari eskainitako kronika idazteaz arduratzen zen astero. Bertsotan ere aritu zen, eta Bertsolari aldizkarian zenbait artikulu idatzi zituen. Musikaren munduan ere barneratu zen. Mikel Laboarekin Kiromantzidxa (Lekeitio 10) abestu zuen, esaterako.
Bederatzi urtez Eraz astekarian aritu zen —hau da, ondoren Anboto bilakatu zen Durangaldeako (Bizkaia) aldizkarian—; zuzendari ere izan zen. Gero, idaztea albo batera utzi, eta komunikazio aholkulari bilakatu zen. Berrizko (Bizkaia) Udalean lan egin zuen, prentsa kabineteko arduradun gisa; 2005eko Ibilaldiaren komunikazio arduraduna ere izan zen; 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan lan egin zuen; Lekukom komunikazio agentziaren aitzindaria izan zen, Marijo Deograciasekin batera; eta Durangoko Azokako komunikazio eta marketin arduraduna ere izan zen.
2024ko abenduan BERRIAri eman zion elkarrizketan adierazi zuen ez zela Euskal Herrira mugatzen: «Munduan ere zer sortzen den begiratzen dugu». Ellakuriagak Zeelanda Berrian eta Australian egindako hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Han zegoela, interprete eta laguntzaile lanetan ibili zen, besteak beste. Azken urteetan, Gerandiaga elkartean komunikazio lanetan aritu da. Horrekin batera, Bizkaia Irratian esatari jarraitzen zuen; 2002an hasi zen han.
Euskal komunitateak atsekabea adierazi du.
Ze berri tristea. Zure ahotsa, ekimena, profesionaltasuna eta Durangoko Azokan @berria-rekin eta pertsonalki nirekin beti izan duzun konplizitatea ez ditugu ahaztuko, Izaskun. Besarkada bat senide, lagun eta @Gerediaga-ko kide guztiei. "Ondo sorue da
— Ainara Lasa Perez 🇵🇸 (@ainariss) July 16, 2025
mundu au bixi gariena". https://t.co/Cq6D6cONom
Kontrako eztarrian kateatu zait albistea, egiaren atalera pasa ezinik. Galera handia kazetaritzak, galera handia kulturgintzak, galera handia lagunok. Ai Izaskun, jango ditugu berriz Oromiñoko piperrak, egingo dugu parranda berriro Porrontxotan#Guganzaudehttps://t.co/VkZMpHIVie
— Idurre Eskisabel (@idurreski) July 16, 2025
Eskerrik asko Izaskun egindako lan guztiagatik. Besarkada bat senide, lagun eta @Gerediaga elkarteko ekipoari.
— Mertxe Mugika Balanzategi (@MertxeMugika) July 16, 2025
https://t.co/ORGVYP7k2U