Komunikazioa

'Kazeta.info' diru laguntza gabe utzi du Frantziak

2012ko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
INTERNET. Euskarazko Kazeta.info atariari eta okzitanierazko La Sematna aldizkariari ukatu egin diete prentsa digitalak jasotzen duen diru laguntza publikoa. La Sematna-k ez du dirurik jasoko Comission Parotaire de la Presse et des Agences de Presseren (CPPAP) eskutik, okzitanieraz soilik jarduten duelako. Euskaraz soilik jarduten duenez, halaber, CPPAP batzordeak esan du Kazeta.info ez dela «informazio politikoa eta gai orokorrak zabaltzen dituen hedabide bat». Kazeta.info-k onartezintzat jo du erabakia. Horregatik, Iparla Baigura elkarteak kexa agertu du Parisen, Kultura Ministerioko Hizkuntza Frantsesaren, Frantziako Hizkuntzen Ordezkaritzaren eta SPIL Internet Bidezko Hedabideen Sindikatu Independentearen aitzinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.