Kazetaritza Feministari Buruzko IV. Kongresua egingo dute urriaren 15ean eta 16an Bilbon

Bilborock aretoan izango da kongresua, eta, besteak beste, sexu indarkeriak ikertzeko moduaz, «beste Internet bat» eraikitzeaz, eta kazetarien eta oinarrizko kolektiboen arteko egituratzeaz hitz egingo dute.

2023an egindako Kazetaritza Feministari Buruzko III. Kongresua, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
2023an egindako Kazetaritza Feministari Buruzko III. Kongresua, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Garazi Izagirre Aiestaran (2)
2025eko irailaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pikara Magazine-k antolatutako Kazetaritza Feministari Buruzko IV. Kongresua egingo dute urriaren 15ean eta 16an Bilboko Bilborock aretoan. 25 hizlari izango dira bertan, eta, besteak beste, eskuin muturraren garapenaz, sexu indarkeria ikertzeko moduaz, gizarte mugimenduez eta sare sozialez hitz egingo dute; baita «beste Internet bat» eraikitzeaz, eta kazetarien eta oinarrizko kolektiboen arteko egituratzeaz ere.

Gai «konplexuak, zailak eta bortitzak» direla adierazi du Pikara Magazine-k ohar baten bitartez, baina horiei buruz hitz egitea «beharrezkoa» dela diote, «eztabaida osasuntsua eta ikaskuntza egokia izateko»: «Kazetaritza horixe da, geure burua zalantzan jartzea eta egunero ikastea, zintzotasunez, adeitasunez eta modu kolektiboan».

Hizlarien artean, besteak beste, Amagoia Mujika BERRIAko zuzendaria egongo da. Isabel Valdes, El País egunkariko Genero editorearekin hitz egingo du,  ikuspegi feminista transbertsala hedabideetan nola landu aztertzeko. Deva Mar Escobedo kazetariak gidatuko du elkarrizketa. 

Hitzaldiez gain, Lucia Martinez Odriozola Kazetaritza Feminista II. Saria banatuko dute. Unibertsitateko lanetan genero ikuspegia txertatzen duten kazetaritzako edo ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen lana saritzea du asmo sari horrek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.