Kontsumo digitalari buruzko jardunaldi bat egingo du UEUk hilaren 27an

Errenteriako (Gipuzkoa) Torrekuan egingo dute, 'Gure kontsumo digitalak (zer jan, hura izan)' lelopean.

Xumar Altzugarai Pantailak Euskaraz-eko militantea izango da hizlarietako bat. MAIALEN ANDRES / FOKU
Xumar Altzugarai Pantailak Euskaraz-eko militantea izango da hizlarietako bat. MAIALEN ANDRES / FOKU
2026ko azaroaren 16a
10:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldi akademikoa antolatu du UEUk, Gure kontsumo digitalak (zer jan, hura izan) izenburupean, honako helburu hauekin: euskarazko ikus-entzunezko eduki digitalen panoramika garaikidea ezagutzea; desinformazioak eta negazionismoak inguru digitaletan duten indarraren eta presentziaren berri izatea; eta eguneroko kontsumo digitalen inguruan elkarrekin hausnartzea. Hilaren 27an egingo dute jardunaldia, Errenteriako (Gipuzkoa) Torrekuan, 09:00etatik 17:00etara.

Euskarazko edukien inguruko bloke bat egingo dute lehenik. Hartan, Xumar Altzugarai Pantailak Euskaraz taldeko kidea eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetaria izango dira hizlariak. Hitzaldi labur bana emango dute, eta solasaldia izango dute gero Xabier Landabidea irakasle eta BERRIAko kolaboratzailearekin.

Bigarren blokean, desinformazioa, egia-ostea, negazionismoa eta kazetaritzaren aurkako erasoak izango dituzte hizpide. Hizlariak Laida Arbizu filosofo eta ikerlaria eta Maider Eizmendi kazetari eta ikertzailea izango dira. Solasaldiaren moderatzailea Ana Galarraga Elhuyarreko kazetaria izango da.

Goizeko itxiera saioan, aukerak, erronkak, ahultasunak eta indarrak jarriko dituzte mahai gainean. 15:00etan, berriz, sare sozial libreen inguruko tailer bat emango dute Mattin Solisek (Talaios) eta Leire Lisonek (Badalab).

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA