Larunbat arratsaldeetako pilota partidak ere ETB1ek emango ditu

EITBk hiru urterako akordioa sinatu du Bainet enpresarekin, asteburuero hiru jaialdi eskaintzeko

EITBren Bilboko egoitzan sinatu zuten akordioa atzo Baineteko eta EITBko arduradunek. ETB.
urtzi urkizu
2015eko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Bederatzi hilabeteko negoziazio luzeen ostean, lortu dute akordioa EITBk eta Bainetek. «Akordio garrantzitsua», Mikel Olazabal ETBko Kirol zuzendariaren arabera. «Etorkizunari begira, eduki garrantzitsua da pilota lehen katearentzat». Izan ere, orain arte ETB1ek bi pilota jaialdi (ostiraletan eta igandetan) ematen bazituen asteburuero, hiru emango ditu udazken honetatik aurrera. Larunbat arratsaldeetako partidak ere euskarazko kateak eskainiko ditu, 18:00etatik 20:30erako tartean; futbola, Bigarren A edo Bigarren B Mailakoa, 16:00etatik 18:00etara emango dute.

Orain arte bezala, Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak egingo dituzte ostiral gauetako eta igande arratsaldeetako partiden kontakizunak. Larunbatetan, Josetxo Lizartzak eta Jokin Errastik egingo dute kontakizuna —Atresmedia taldearentzat, hala egiten dute—. Hain zuzen ere, Atresmediaren webgunean ematen dituzte gaur egun larunbatetan partidak zuzenean, eta La Sextan, igande goizetan, errepikapena.La Sextan, igandeetan ordu bateko pilota emankizuna egiten jarraituko dute —partida oso bat edo laburpena—.

Nafar Telebistarekin ere duixtear akordioa Bainetek —Asegarce eta Asperen telebista eskubideak bereak dira—. Datorren ikasturtean, Nafar Telebistak —lurreko telebista digitaleko 26. katean ikusten da Nafarroan— ostiral gaueko, larunbat arratsaldeko eta igande arratsaldeko pilota partidak emango ditu. Hiru jaialdiak euskaraz, gainera.

150 jaialdi urtero

Hiru urterako sinatu dute akordioa EITBk eta Bainetek. Hitzarmen horren arabera, ETBk urtero 150 jaialdi inguru eskainiko ditu, baita Asegarce eta Aspe enpresek antola ditzaketen beste jaialdi batzuk ere. Udan Sanfermin, Andre Maria Zuria, Donostia, Bilbo, Lekeitio, Miarritze eta Logroñoko feriak emango ditu ETB1ek. Olazabalek nabarmendu du jaialdi horietako batzuk aste barnean izango direla. «Udan, larunbatetan estropadak eskainiko ditugu». Baina, udazkeneko programazioan, larunbatero izango dira pilota partidak ETB1en». Ostiraleko eta larunbateko produkzioa Baineten esku geldituko da, eta igandekoa ETBren esku.

Igande honetan, berriz, Mikel Urrutikoetxearen eta Aimar Olaizolaren arteko buruz buruko finala emango dute bai ETB1ek bai Nafar Telebistak (jaialdia 17:00etan hasiko da). EITBren webgunean ere ikusi ahalko da. Gaur, Urrestillako (Gipuzkoa) pilota jaialdia emango dute, binakako bi partidekin, 22:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.