Movistar Plusek ETAren 'iraultza zergari' buruzko dokumental bat estreinatuko du astelehenean

Elkarrizketatuen artean, ETAko bi kide ohi daude: Kepa Pikabea eta Antonio Alcocer Gabaldon.

'Paga o muere. ETA en la caverna' dokumental saioren irudi bat. MOVISTAR PLUS
'Paga o muere. ETA en la caverna' dokumental saioren irudi bat. MOVISTAR PLUS
urtzi urkizu
2026ko urriaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Movistar Plus ordainpeko plataformak Paga o muere. ETA en la caverna (Ordaindu ala heriotza. ETA leize zuloan) dokumental saioa estreinatuko du datorren astelehenean. Hiru atalez osatuta dago, eta hirurak jarriko dituzte egun berean. Bertan, ETAren iraultza zergaren inguruan ariko dira; plataformaren arabera, 15.000 enpresari inguruk jaso zituzten ETAren mehatxu gutunak, zeinetan dirua exijitzen zieten.

Saioan adibidetzat jo dute Jesus Guibert enpresariaren kasua. Marcial Ucin enpresako kudeatzailea zen, Azpeitian (Gipuzkoa), eta 1983. urtean ETAk bahitu egin zuen. «Ondotik, ia hiru aste pasatu ostean, aske utzi zuten, familiak ETAri 200 milioi pezeta [1,2 milioi euro inguru] ordaindu eta gero», dio plataformak. «ETAk urte luzez jarraitu zuen Guiberti mehatxu egiten». Enpresari haren alaba Maria Luisa Guibert da dokumental saiorako elkarrizketatu dituztenetako bat.

Lan berean elkarrizketatu dituzte Kepa Pikabea eta Antonio Alcocer Gabaldon ETAko kide ohiak. 

Halaber, Enrique Molina Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal ohiaren eta Carlos Bueren auzitegi bereko epaile ohiaren lekukotzak jaso dituzte. 

Mediacrest ekoiztetxearen saio bat da. Iragarri dutenez, segurtasun indarren eta epaileen «ikerketa sekretuak» erakutsiko dituzte dokumental saioan.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA