'Oarso Bidasoko Hitza'-k diseinu berria izango du bihartik aurrera

urtzi urkizu
Donostia
2015eko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Ari dira eskualdetako Hitzak pixkanaka-pixkanaka euren diseinua berritzen, paperean eta sarean. Bihar Oarso Bidasoko Hitza-k egingo du aldaketa. Paperekoari dagokionez, itxuraren aldaketa izango bada ere, mamia berbera izango da. Hau da, astekariak orain arteko ezaugarriak izaten jarraituko du informazioa emateko erari dagokionez: erreportajeak, elkarrizketak, iritziari eskainitako bi orri, kirola, agenda... Baina horiek guztiak irakurtzeko errazagoak izango dira, «garbiagoa» izango da atalen eta albisteen banaketa, eta koloreak indartsuagoak izango dira.

Webguneak, «erakargarri»

Interneten, itxura aldaketa integrala jasoko du bihar Oarsobidasoa.hitza.info atari nagusiak, baita Oarsoaldeko eta Bidasoko herriak dituzten atariak ere. Gainera, Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeek atal propioak izango dituzte, horietan tokian tokiko herrien informazioa bilduko dute. «Erakargarriagoak» izango dira webguneak.

Interneten egindako berrikuntzei esker, begirada bakarrean egunean edo unean-unean zer gertatzen ari den ikusteko aukera izango da; irudiek eta ikus-entzunezkoek garrantzi berezia izango dute, eta iritzien atalak pisu handiagoa izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.