'Power Up' euskarazko websaila saritu dute Alemanian

Giessengo Die Seriale jaialdian edizio onenaren saria jaso dute Rose of Dollsek eta Oliver Mendek.

Oliver Mend eta Rose of Dolls saritu dituzte Die Seriale jaialdian. A FILM TO KILL FOR
Oliver Mend eta Rose of Dolls saritu dituzte Die Seriale jaialdian. A FILM TO KILL FOR
urtzi urkizu
2025eko ekainaren 16a
16:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Nazioartean sona handia du Alemaniako Die Seriale websailen nazioarteko jaialdiak, eta egunotan egin dute 11. edizioa. Makusi plataformaren (EITB) Power Up euskarazko websailak hainbat hautagaitza zituen, eta edizio onenaren saria jaso du euskal ekoizpenak. Oliver Mend eta Rose of Dolls websailaren zuzendari eta gidoilariek jaso dute saria, Giessen hirian.

Beste jaialdi batzuetan ere saritu dute Power Up. Produ nazioarteko sarietan, gazteentzako telesail onenaren saria lortu zuen iaz.

Websaila A Film To Kill For Bizkaiko ekoiztetxeak egiten du Makusirentzat, eta bi denboraldi estreinatu dituzte orain arte. Aktore protagonistak Marina Ostolaza, Ibai Ugarte, Andere Garabieta eta Jon Lukas dira. Gidoilarien artean Eililis Rising eta Igor Ramos Peula daude, bi zuzendariekin batera.

Ekoiztetxe horrek, bestalde, beste sari batzuk irabazi izan ditu websailen beste jaialdi batzuetan. Egunotan Makusi plataforma emititzen ari den Mari Sorgin Ehiztari telesaila sortzaile horiexena da —ostiralero sareratzen dute atal berri bat—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.