Salpress, zein funtzio du prentsak gatazka politikoetan izenburupean, mahai inguru bat egingo dute bihar Oiartzungo (Gipuzkoa) Landetxe kultur etxean, 18:00etan.
EHUk El Salvadorreko gerrari buruz egindako ikerketa lan bat abiapuntutzat hartuta, Oiartzun Irratiak podcast bat sortu du unibertsitate publikoarentzat. Gema Lasarte EHUko ikerlariak egin zuen Salpress prentsa agentziari buruzko ikerketa. Gainera, bera ere Salpress agentziako kidea izan zen El Salvadorreko gerraren garaian.
Ikerketa horren muina Euskal Herrira ekarri, eta prentsak euskal gatazkan duen funtzioaz hausnartzea erabaki dute Oiartzunen. Itxi egin zituzten Egin eta Euskaldunon Egunkaria gogoan, Gara-ko zuzendari Iñaki Soto eta BERRIAko IKT arduradun Pello Urzelai gonbidatuko dituzte. Soto eta Urzelai EHUko ikerlari Lasarterekin batera ariko dira eztabaidan. Moderatzaile lanetan, bestalde, Jon Martin Etxebeste ikerlari, idazle eta bertsolaria ariko da.
Gonbidapenak Oiartzungo Udalaren webgunean eskuratu behar dira.