Uribe Kostako 'Hiruka' aldizkariak gaur argitaratuko du lehen zenbakia

urtzi urkizu
Donostia
2015eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bizkaiko Uribe Kosta eskualdean lanean ari diren euskarazko komunikabideek bat egin dute, Hiruka komunikazio kooperatiba sortzeko. UK aldizkariak abenduaren 22an argitaratu zuen azkeneko zenbakia. Haren ordezkoak, Hiruka-k, gaur argitaratuko du aurrenekoa. Ostegunero banatuko dute gune publikoetan, kioskoetan eta hainbat dendatan.

Aldizkari berriak 24 orrialde izango ditu, guztiak kolorez, eta tabloide formatuan. Uribe Kostako hamar herrietako informazioa emango du, tartean kultur eta kirol berriekin. Gainera, elkarrizketa eta erreportaje luzeak egingo dituzte. UKdosiak izenekoak ere argitaratuko dituzte —UK aldizkarian irakurleek gogokoak zituzten atal laburrak—.

'Hiruka.eus' ataria, martxan

Interneteko eskaintza ez du albo batera utzi Hirukak. Izan ere, gaurtik aurrera egunero emango dituzte eskualdeko albisteak Hiruka.eus webgunean. Ikus-entzunezko piezak, audioak, argazki galeriak eta UK aldizkariaren eta Ukberri.net-en artxiboak aurkitu ahalko ditu erabiltzaileak. Komunitatea atalean, herritarrek iritziak eta ekitaldiak argitaratu ahalko dituzte.

Getxon du egoitza erredakzioak, eta Justuri irratia martxan jartzeko lokal bila dabiltza orain.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA