Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak Ikusi handiago

liburuak

Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak

Egilea: Mikel Ayestaran - Ane Irazabal - Karlos Zurutuza
Agitaratzaileak: ELKAR-BERRIA-JAKIN

Xehetasun gehiago

16.5€ 14.5€

Informazio gehiago

2011n, itxaropena piztu zen herrialde arabiarretan; askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean, plazaz plaza zabaldu zen iraultza, mugak zeharkatuz. Baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera. Udaberri Arabiarrak eremu antzu bihurtu dira.

Zein da herrialde horien gaur egungo argazkia? Zein testuingurutan piztu ziren iraultzak? Zer gertatu zen aldi berean eta eremu berean bata bestearen ondoren kateatzeko? Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua galdera horiei erantzutera dator, eta, bide batez, eremu zabal bezain liluragarri eta konplexu horretan dagoen egoerari erreparatzera, gatazken muinak eta ertzak azaltzera, geopolitikoak eta geografikoak.

Bidaia bat, ingurua bertatik bertara ezagutzen duten hiru kazetariren begiradatik: Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuzaren begiradatik, hain zuzen. Ekialde Hurbileko maparen erradiografia mamitsua osatu eta marraztu dute.

Beste produktu batzuk