Pentsioen geroa. Eztabaida sozial baterako gakoak Ikusi handiago

liburuak

Pentsioen geroa. Eztabaida sozial baterako gakoak

Egilea: Jon Fernandez

Argitaratzaileak: ELKAR-BERRIA-JAKIN

Xehetasun gehiago

16.5€ 14.5€

Informazio gehiago

 

Pentsiodunek azken bi urteotan egindako mobilizazio indartsuek erakutsi dute zein sakonak diren pentsio sistema publikoaren “krisia” elikatzen duten sustraiak. Liburu honen helburua da, hain zuzen, “krisi” hori hobeto ulertzeko gakoak eskaintzea, hainbat adituren eta pentsiodunen gogoeten bitartez.

 

Ez dago soluziorako errezeta bakar bat; hain justu, liburuan zenbait aterabide seinalatzen dira, zailtasunak eta aukerak barne. Izan ere, konponbideak egon, badaude: ez da egia pentsio publikoek ez daukatenik etorkizunik, sarri hori sinetsarazi nahi zaigun arren. Nolanahi ere, aterabideak ez dira errazak, besteak beste pentsioen “krisia” estu-estu lotuta dagoelako gure gizartearen egiturazko beste arazo batzuekin, hala nola zahartzearekin, zaintza alorreko krisiarekin eta lan prekaritatearekin. Hau da, beste hainbat eztabaida sozial txirikordatzen dira pentsioen inguruko eztabaidarekin. Gainera, koronabirusaren krisiak, ezabatu ordez, inoiz baino gordinago eta larriago azaleratu du lehendik datozen eztabaida horiek bideratu beharra.

Beste produktu batzuk

  • Baja liburuak

    Egileak: Joseba Sarrionandia eta Idoia Beratarbide Argitaletxea: 1545

    20€ 17€

  • Liburuak

    Dossier berezia: Siria Argitaratzailea: BERRIA

    2€ 2€

  • Liburuak

    2024ko ekainean argitaratu zuen BERRIAk ‘Feminizketak’ seriea, Silvia Federici, Sara Ahmed,...

    5€ 0€

  • Liburuak

    Egilea: Atef Abu Saif Itzulpena: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen berasategi Catalan Azaleko...

    20€ 17€