Ehulearen hilobia Ikusi handiago

liburuak

Ehulearen hilobia

Egilea: Seumas O'Kelly

Itzulpena: Unai Elorriaga

Argitaratzailea: IGELA

Xehetasun gehiago

19€ 16.15€

Informazio gehiago

Seumas O’Kelly-ren Ehulearen hilobia nobelan, Mortimer Hehir ehule ospetsua lurperatzeko eguna iritsi da, baina inork ez daki non dagoen haren familiaren hilobia Cloon na Morav («hildakoen zelaia») hilerri zahar eta kaotikoan. Bi agure tematiren eztabaidak, bi lurperatzaileren pazientziak eta alargun gaztearen isiltasun kezkatiak osatzen dute heriotzaren inguruko erritu bitxi eta gizatiarra. Hasi dira halako batean bi agureak hilobiaren bila, baina une batean ere ez dira ados jarri: batek «hemen» badio, besteak «han» erantzuten du. Zoratu beharrean jarri dituzte alarguna eta lurperatzaileak, eta pozez txoratzen haien eztabaiden eta antzinako istorio umorez betetakoen lekuko diren irakurleak.

Umore beltzez eta poesia gordinez josita dago kontakizun hau, eta komunitate baten memoria ahulari buruzko alegia bikaina da. Hilobi baten bilaketak herri oso baten arima azaleratzen du.

Eleberri labur hau Irlandako literaturako altxor ezkutuenetako bat da. O’Kellyk maisuki uztartzen ditu egoera groteskoa eta samurtasuna, eta bizitasun harrigarriz dakar ahozko tradizioaren musika eta giza miseriaren absurdoa.

Beste produktu batzuk