Komikia

'De Rerum Natura'-ren zazpigarrena plazaratu du Zaldieroak

Azken bi urteotan BERRIA egunkarian eta Ortzadar gehigarrian ateratako zintekin osatu du antologia Patxi Huarte marrazkilariak.

Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilaria, lan berria eskuetan, Donostian, atzo. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
Ainhoa Sarasola.
2017ko azaroaren 27a
13:40
Entzun

Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak egunero zinta bat plazaratzen du BERRIA egunkarian. Urteak daramatza langintza horretan, eta duela hamabi urte argitaratu zuen zinta horien lehen antologia. De Rerum Natura jarri zion izenburu liburuari, eta gerora, urtero pilatuz joaten zaizkion irudiekin, beste hainbat ale atera ditu. Bada, zazpigarren De Rerum Natura kalean da jada. Azken bi urteotan BERRIAn nahiz Ortzadar gehigarrian ateratako irudiekin osatu du bilduma.

Askotariko gaiak agertzen dira liburu berriko zintetan, baina esan daiteke Katalunia dela protagonistetako bat. Halaber, Twitterren hainbat lagunek idatzitako mezuak ere eraman izan ditu bere zintetara, eta horietako hainbat jaso ditu lan berrian. Horiekin batera, bere betiko hainbat pertsonaia ere ageri dira liburuan, tartean, Azken antxoa, Nafarroako katebegi galduak, eta beste. 

Elkar argitaretxeak plazaratu du liburua.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.