Paul Urkijoren lehenengo lan luze Errementari-k lortu du film luze onenaren ikusleen saria. Sitgesko jaialdian estreinatu zuen, eta harrera ona izan zuen: Donostiako jaialdiaren ikusleek ere bat egin dute kritika haiekin. Ikusleek beste hiru lan ere saritu dituzte: When Demons Die (film labur onenaren kategorian; Daniel Rubesam, Alemania, 2016), Catherine (animaziozko film labur onena; Britt Raes, Belgika, 2017) eta RIP (Espainiako film labur onena; Pinto & Caye, 2017).
Epaimahaiak, berriz, honako hauek saritu ditu: The Distant Sea (film labur onena; Nic Wassel, Ingalaterra, 2016), Clanker Man (Europako film labur onena; Ben Steiner, Ingalaterra, 2017), When Demons Die (gazte epaimahaiaren saria film labur onenari), RIP (Syfy saria Espainiako film labur onenari) eta The Endless, (Blogos de Oro saria film luze onenari; Aaron Moorhead eta Justin Benson, AEB, 2017).