Zinema

'Kresala'-k irabazi du euskarazko film onenaren saria Huhezinema jaialdian

Raul de la Fuenteren El infierno-k jaso du Mundukide saria, Iñaki Tenaren Pepita-k Vertigo saria eta Ikusleen saria, eta Mikel Carrilloren Idoia-k La Horrorosa saria

June Lakaren 'Kresala' filma. HUHEZINEMA
Berria
2020ko martxoaren 30a
12:57
Entzun

Huhezinema jaialdia, Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen duen film laburren festibala, 13. aldiz egin da aurten. Berezia izan da halabeharrez, koronabirusaren krisiak behartu baititu antolatzaileak dena online ematera. Antolatzaileak, dena dela, pozik azaldu dira emaitzarekin, eta «inoiz baino arrakastatsuagoa» izan dela adierazi dute.

Euskarazko film onenaren Goiena saria June Lakaren Kresala-rentzat izan da, eta horri dagokion saria, 1.000 eurokoa.

Mundukide saria —Giza eskubideen eta justizia sozialaren gaia egokien txertatua duen film laburra—, El infierno-rentzat izan da (Raul de la Fuente). 700 euro jasoko ditu.

Iñaki Tenaren Pepita filmak bi sari irabazi ditu: MUko ikasleek osatutako epaimahaiak emandako Vertigo saria (400 euro) eta Ikusleen saria (300 euro).

Fantasiazko edo beldurrezko film labur onenarentzako La Horrorosa saria, berriz Idoia flmak jaso du (Mikel Carrillo).

Ikasleen Saila

Mondragon Unibertsitateko ikasleen atalean, berriz, honako hauek dira saritutako lanak.

Fikzio onenaren saria: Tua (Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas).

Dokumental onenaren saria: Bizilagun (Pablo Anza).

Argazki onenaren saria: Zuloan.

Ikusleen saria: Ihesi (Jon Lozano eta Marta Salvador).

Kartelik onena: Lara Gonzalez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.