Bertsolaritza

28 bertsolarik hartuko dute parte Xilaba txapelketan

Irailaren 19an hasiko da Hiriburun (Lapurdi), eta finala azaroaren 21ean jokatuko da Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Jai Alain.

Sustrai Colina azken txapeldunak ez du parte hartuko Xilaban. ISABELLE MIQUELESTORENA
Berria
2020ko ekainaren 20a
17:06
Entzun

Guztira hamar saio izango ditu Xilaba, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko 2020ko lehiaketak, baina Bertsularien Lagunak elkarte antolatzaileak oraindik ez du egutegiaren berri eman.

Txapelketan parte hartuko duten 28 bertsolarien izenak, ordea, eman ditu elkarteak. Honako hauek dira: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Battitt Crouspeyre, Bittor Thicoïpe, Bixente Hirigarai, Egoitz Zelaia, Elixabet Etxandi Goienetxe, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Oneka Arteaga Olasagasti, Ortzi Idoate, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkat eta Xumai Murua Berra.

Bakarkako azken Xilaba 2016an jokatu zen, eta Sustrai Colina izan zen txapelduna. Aurten, aldiz, ez du parte hartuko.

2018an eta 2019an taldekako Xilaba txapelketak jokatu ziren.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.