Donostiako 4. Instrukzio Epaitegiko epaileak ASerbian Film pelikularen emanaldia badaezpada bertan behera uztea erabaki zuen atzo, filmak askatasun sexualaren aurkako delitua egiten duen argitu bitartean. Pelikula Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astearen barruan eskaini behar zuten bart, 00:00etan Antzoki Zaharrean eta 00:30ean Viktoria Eugenia antzokian. Bi emanaldiotarako sarrera erosita zutenei dirua itzuliko zaie gaurtik aurrera bi antzokietako leihatiletan.
Srdjan Spasojevic filmeko zuzendaria bi emanaldiotan egotekoa zen, ikusleen galderei erantzuteko. Hain zuzen, Zinema Asteak baldintza hori jarri zuen filma eskaintzeko, eztabaida piztu zezakeela jakitun.
Auziari buruzko behin betiko erabakia hartu bitartean ez duela iritzirik emango adierazi zuen atzo Zinema Asteko zuzendaritzak, baina epailearen erabakia onartzen eta errespetatzen duela zehaztu zuen.
'A Serbian Film' pelikularen saioa badaezpada bertan behera utzi du epaileak
Sexu askatasunaren aurkako delitua egiten duen argitu arte eragotzi du filma Donostian ematea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu