Abisal aretoa itxi egingo dute, baina proiektuak babesten jarraituko dute

Elkartearen jardunari «egokiago» erantzuteko hartu dute erabakia, eta lanak ekoizteko deialdi bat martxan jarri dute

Irune Berro Urrizelki.
Bilbo
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Abisal aretoa itxi egingo dute hileon. Artista eta komisario hasi berriei eta bazterreko ildo berritzaile eta esperimentalei tokia egin die 1996tik gaurdaino, Mazarredo kaleko soto batean aurrena, Urazurrutian ondoren, eta Hernani kalean azkenik. «Baina indarrak beste norabait bideratzeko unea iritsi da», dio Edu Hurtadok. Abisal elkarteak aurrera segituko du. Hiruzpalau kidek osatzen dute taldea, eta haren jardunari «egokiago eta gogo betez» erantzun ahal izateko hartu dute gunea ixteko erabakia. Proiektuartistikoak babesteko Charging deritzon lehiaketa hasi dute. Apirilaren 15a arte izango da proposamenak aurkezteko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.