Literatura

'Absurdoko kontuak' aurkeztu du Patxi Zabaletak

Hamaika ipuinek eta hitzaurre filosofiko batek osatzen dute liburua, eta Joxemiel Bidadorri eskainitako testua ere biltzen du. Gizarteari buruzko gogoetak egin ditu Zabaletak.

Iker Tubia.
2013ko ekainaren 18a
19:00
Entzun

Hainbat atal ditu Absurdoko kontuak edo zoroen herriko kronikak liburuak (Pamiela). Alde batetik, saio filosofiko “labur” eta “trinko” bat, “absurdoak izaeran eta gaur egungo kulturan duen zerikusiari buruzkoa”, Zabaletaren esanetan. Jarraian, 11 ipuin, denak Kokoherrin kokatuak. Kokoak “beldurra”, “ezjakintasuna” eta “iluntasuna” adierazten ditu, horregatik gertatzen dira han istorio absurdoak.

Arrazoitik kanpo geratzen da absurdoa, eta normalean besteei egotzi ohi zaie. “Bestetasun hori ere gurea da”, esan du Zabaletak. Beraz, beste batzuk dabiltza Kokoherrin, baina horiek gu ere bagarela azaldu du. Maitasuna, sexua, agintea, iraupena, sinesmena, pobrezia, gorrotoa... gai horiek guziak jorratu ditu idazleak ikuspegi kolektibotik, herriaren begietatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.