kultura

Abu Dhabiko Guggenheimi boikota artistek?

Museoa langileen eskubideak urratzen ari dela salatu dute 135 artistak.

2011ko martxoaren 17a
15:50
Entzun

Abu Dhabiko (Arabiar Emirerri Batuak) Guggenheim museoa honen eraikitze lanetako beharginen eskubideak urratzen ari dela salatuta, Guggenheim egitasmoan parte hartzen duten 135 artistek gaur ohartarazi dute eurek museo hari boikota egiteko aukera dagoela. Hori saihesteko, langileen baldintzak errespetatzeko eskatu dute. 

Human Rights Watch erakundearen txosten batean oinarritu dira artistak salaketa egiteko. Txostenak dio Abu Dhabiko museoko arduradunek langileak "esplotatu" egiten dituztela. Besteak beste, Pakistan, Bangladesh, Sri Lanka eta Indiako lagunak ari dira han beharrean, "kontratua lortzeko ehunka edo milaka dolar ordaindu ostean", Human Rights Watchen arabera. Gainera, honek dio haiek ez dutela aurrez hitzartutako baldintzetan lan egiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.