Kultura

AEBetako artearen azken 300 urteen historia Guggenheimen

'Ameriketako Estatu Batuetan artea: berrikuntzen 300 urte' erakusketa zabalduko dute bihar Bilboko museoan.

2007ko urriaren 10a
15:59
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetan artea: berrikuntzen 300 urte erakusketa zabalduko du bihar Guggenheim Museoak, Bilbon, apirilaren 27ra bitartean. AEBetako artearen azken 300 urteen historia dakar erakusketak, eta gaur egin dute aurkezpensa.

120 estatubatuar artisten berrehun lan ikusgai izango dira, eta 1995ean egindako bilduma da. Lanen artean izango dira Cy Towmblyren bederatzi kuadro. Euskal erakundeek erosi zituzten horiek, 21,5 milioi euroren truke, eta Guggenheimen lehen aldiz ikusi ahal izango dira.

Solomon Guggenheim Fundazioko zuzendari Thomas Krensek esan du "erakusketa historikoa" izango dela Bilbokoa, "zaila izango delako berriro horrenbeste lan on biltzea".

"Erakusketara doazen lagunak harrituta geratuko dira AEBetako artearen sakontasuna eta aberastasuna nolakoa den ikustean", adierazi du Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.