'Agur esatea' euskaraz estreinatuko dute gaur, Gernikan

Animazio teknika berritzaileekin, 1937an Erresuma Batura ebakuatutako haurren istorioa kontatzen du

Erredakzioa
Bilbo
2013ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Zineuskadi proiektuak Agur esatea filma estreinatuko du gaur, 20:30ean, Gernikako Liceo antzokian, euskaraz bikoiztuta. Izaskun Arandiak ekoitzi eta Matt Richardsek zuzendutako film horrek 1937an gerratik ihesi Erresuma Batura ebakuatu zituzten ia 4.000 haurren istorioa kontatzen du, animazio teknika berritzaileen bidez. Filmak harrera ona izan zuen Donostiako Zinemaldiaren iazko ekitaldian, Zinemira sailean, To Say Goodbye izenburuarekin. Filma euskarara bikoizteko lanetan aktore ezagunek parte hartu dute; IƱaki Beraetxek, Ramon Agirrek, Klara Badiolak, Kontxu Odriozolak, Mari Asun Pagoagak eta Kandido Urangak besteak beste. Zineuskadik bultzatutako Zinema euskaraz programari esker egin ahal izango da gaurko estreinaldia. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta EPE eta Ibaia ikus-entzunezkoetako taldeek osatzen dute Zineuskadi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.