Aimar Karrika Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara zuzenean pasatu zen herenegun Berriozarren jokatutako saioa irabazita. Saio horren ostean, erabakita geratu zen zeintzuk hemezortzi bertsolari ariko direnhiru finalaurrekoetan: Julio Soto, Estitxu Arozena eta Oskar Estanga —iazko sailkapenarengatik sailkatuak—; Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Xabier Silveira eta Aimar Karrika —nor bere final-laurdenean irabazita sailkatuak—; eta Iñigo Olaetxea, Oier Lakuntza, Jon Barberena, Ander Fuentes Itturri, Julen Zelaieta, Iñigo Ibarra, Josu Sanjurjo, Saioa Alkaiza, Jon Elizetxe, Migel Mari Elosegi Luze eta Aritz Saragueta —pilatutako puntuei esker—.
Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketetan, Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre nagusitu dira, Ataurin eta Elosun hurrenez hurren. Finalaurrekoetan bertsolari hauek ariko dira: Oihane Perea, Manex Agirre, Serapio Lopez, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Irati Anda, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Ekaitz Samaniego, Xabier Igoa, Rikardo Gonzalez de Durana, Ander Solozabal, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Unai Mendibil eta Alberto Martinez Betto.
Aimar Karrika nagusitu da lehen faseko azken saioan, Berriozarren
Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketetan Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre gailendu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu