Aitzol Aramaio zinema zuzendaria (Ondarroa, 40 urte) ustekabean hilda aurkitu zuten atzo goizean bere etxean, Ondarroan. Heriotza zerk eragin zion aztertzen ari dira medikuak.
Azkeneko urteetan Legorretan bizi zen bikotekidearekin eta hiru urteko alabarekin. Orain opor egun batzuk pasatzera joana zen Ondarroara.
Hainbat lan egindakoa da Aramaio: Terminal film laburra (2002) edota Txokolate apur bat filma (2008; Unai Elorriagaren SPrakoTranbia eleberrian oinarritutakoa; filma jatorriz gaztelaniaz da, baina estreinaldian euskarara bikoiztutako bertsioa eman zuten).
Horretaz gain, hainbat bideoklip grabatu zituen Kepa Junkera, Berri Txarrak, PLT edo Mikel Urdangarinekin.
Gorpua Lea-Artibaiko beilatokian dago gaur —19:00ak aldera arte—, eta ondoren erraustu egingo dute. Larunbatean Ondarroako Jai-Brian tabernan omenaldia egingo diote Aramaiori, 17:00etan.