'Vuelta y vuelta'

Akatz

2015eko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Diskoetxea: Liquidator Music.

Hogeita hiru urteko ibilbidea bete du aurten Akatz ska eta rock steady bandak. Ezinbesteko erreferentzia bihurtu da hala Euskal Herrian, nola Espainian. Bada, oraintsu, Vuelta y vuelta lana argitaratu du, Espainiako reggae diskoetxe garrantzitsuenetako batekin. Diskoak hamaika doinu biltzen ditu, eta Skarmentu handiko andra izenburuko ska pieza instrumental bikainarekin hasten da, latin soul giroak ere haizatzen dituena. De cine eta Ansiedad doinuak, berriz, kutsu zinematografikoz bustita datoz, jazz zertzeladekin jantziak, eta Comida casera reggae puru-purua da. Grabazioaren azken kantua, Vacio de ti, rock steady balada soulzalea da, organoak gidatua. Bere estiloan, lan biribila da, lan instrumental itzelaz ondua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.