Bermeoko Alakrana atunontziak (Bizkaia) 47 egun egin zituen Somaliako uretan piraten esku bahituta eta badirudi bahiketa horrek pelikula egiteko ideia ekarri diola Jorge Gerrikaetxebarriari, filmerako gidoia idazten hasi baita. Gerrikaetxebarriak ere, Celda 211 Espainiako filmaren gidoia idatzi du.
Itsasontziaren bahiketari buruzko pelikula thriller-a izango dela aurreratu dute eta istorioa 36 arrantzaleen ikuspegitik kontatuta egongo da. Hil honetan egingo dute pelikularako aktoreak aurkitzeko casting-a.
Alakrana itsasontzia Indiako Ozeanoan bahituta eduki zuten piratek eta azaroaren 17an askatu zuten. 36 arrantzaleetatik zazpi euskal herritarrak ziren.
kultuRA