Alberto Barandiaran idazle eta BERRIA-ko kazetariak irabazi du Tene Mujika beka. Lorea Agirre BERRIA-ko kazetariak, Elixabete Garmendia kazetariak eta Pruden Garzia idazleak osatutako epaimahaiak hartu du erabaki hori, aho batez.
Atea itxi ezinik (behin behineko izenburua) proiektuaren barruan bost lan aurkeztu zituen Barandiaranek: Higinia Luz Aiestaranen argazki galdua. Ziraukin (Nafarroa) jaio eta Auschwitz-en hildako emakumearen istorioa, Cordobako senidea Argentinako diktaduraren garaikoa, Nikolasa Agirrezabalagaren gurutzea Gurmesiondo Lizarrako kaputxinoak konfesatutako 300 presoetako baten istorioa, Jesus Ulaiarren garaia ETAk 1979an hil zuen Etxarri Aranazko (Nafarroa) alkateari buruzkoa, eta Martxoaren 11ko bi ordu Madrilgo atentatuen egunean kazetariak eginiko bi gogoeta.
Tene Mujika beka Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatu dute Euskal Herriko historia hurbilaz biografiak, kronikak, erreportajeak… bultzatzeko. Beka horren laguntzaz Ramon Olasagastik Mendiminez liburua idatzi ahal izan zuen.
Kultura
Alberto Barandiaran BERRIA-ko kazetariak irabazi du Tene Mujika beka
=iAtea itxi ezinik=i proiektuari esker eman diote saria idazle eta kazetariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu