'Alén da fronteira' liburua aurkeztu du Kalandrakak
LITERATURA. Maiatzean Santiagon (Galizia) egin zuten bezala, aste honetan Donostian aurkeztu dute Pamiela eta Kalandrak argitaletxeek Alén da fronteira, sete poetas vascos liburua, Zazpi poeta euskaldun liburuaren galizierazko itzulpena. Isaac Xubinek itzuli ditu galizierara Bernardo Atxaga, Luigi Anselmi, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia eta Joseba Sarrionandiaren poemak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu