Musika. Usuales
'Algo que contar'
Diskoetxea: Egilea editore.
Lehen pertsonan aritzea erabaki du Iker Hervas musikari gipuzkoarrak. Usuales izenpean, bakarkako bideari hasiera eman dio, horrenbeste gustuko dituen hard rock doinuak jorratzeko. Bakarrik sartu zen estudiora, eta laguntzaile zein baliabide profesionalekin biribildu du Algo que contar estreinako lana. Baxuarekin konposaturiko hamar piezak Pedro J. Monge gitarrista apartarekin eta Leire Tejadaren ahotsarekin aberastu ditu. AEBetako eta Europako hard'n'heavy bizia da barrenetik askatu duena, entzuleari belarrira kontatuz esateko duena. Ez dira falta koroak, riffak eta rock zuzenaren jarrera. Banda osatzen ari da diskoa taula gainera eramateko. Renunciar, Hasta el final eta Viento a favor kantuak zuzenekoetarako eginak daude.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu