Kritika. Musika

Allo Darlin'

Allo Darlin'
mikel lizarralde
2025eko urriaren 19a
04:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

alLO DARLIN'

'Bright Nights'

Diskoetxea: Fika.

 

We Come from the Same Place hirugarren diskoa (2016) kaleratu zuenetik ez genuen Allo Darlin’-en berririk, eta, beraz, poztekoa da Ingalaterrako taldea bueltan izatea. Izan ere, Bright Nights-ek modu eder batez bildu ditu taldeak aurreko diskoetan uztartu zituen euforia eta malenkonia. Elizabeth Morrisen ahotsak eta taldearen pop egiturek Camera Obscura eta Belle and Sebastianen garai loriatsuetara garamatzate, baina diskoak baditu ñabardura ugari ere. Northern Waters eta Historic Times abestietan gitarrek badute puntu afrikar bat, eta Cologny-ren crescendo-ak Bob Dylanen Like a Rolling Stone ekartzen du gogora bete-betean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.