Almadien Eguna ospatuko dute Burgin gaur, garai batean lanbide zena festa bilakatuz.
11:00etan jaitsi dira almadiak Ezka ibaian behera. Eguneko ekitaldi nagusia izaten da hori, baina ez bakarra, hamaika ekitaldi eta ikuskizun izango baitira horretaz gain.
Arratsaldean Barkainea frontoian, Urrezko Almadia izeneko sariak emango dituzte antolatzaileek. Jose Antonio Labordeta eta Salbaterra Ezka herria (Zaragoza, Espainia) izango dira aurten sarituak. 20:30ean folklore erakustaldia izango da plazan, eta dantzaldia 20:30etik 00:30era, Camaleon orkestrarekin.
1952an jaitsi zen azken almadia Nafarroako ibaietan behera, Esako urtegia eraiki zutenean. Gerora, hainbatetan jo dute herritarrek ibaira garai bateko ofizioa zaharberritu eta omentzera. Helburu horrekin ekin zion Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak almadien eguna ospatzeari. Hori izan da xedea 1992an hasi zenez geroztik: oroimena eta ospakizuna batzea.
jaiak
Almadiaren Eguna gaur, Burgin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu